Alferrikaldua

Front Cover
Alberdania, 2009 - Literary Collections - 176 pages
0 Reviews
Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Horowitz maisuak Mozarteum eskolan emango duen ikastaro berezi batean parte hartzeko. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: piano-jotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak. Hiru pertsonaia “nahastu” horien bidez, Bernhardek bere izaera konplexuko alderdi ezberdinak plazaratzen ditu: izengabeko narratzaileaz gain Glenn Gould pertsonaia erreala baina berrasmatua erabiltzen du espresuki eta Ludwig Wittgenstein filosofoaren zenbait ezaugarri ere jasotzen ditu Wertheimer pertsonaia asmatuaren baitan; eta, horren bidez, artearen zentzuari eta helburuari buruzko kontakizuna eskaintzen digu, perfekzioa lortzeko irrika eta horren ezintasunari buruzkoa. Jeinu paregabearen bakardadea, porrot egin eta hori onartu ezinean kalezuloan sartuta dagoen artista eta idazkerari esker neurri batean zulotik irtetea lortzen duen narratzailea biltzen dira kontakizunean.

What people are saying - Write a review

We haven't found any reviews in the usual places.

About the author (2009)

Thomas Bernhard 1931n jaio zen Heerlen-en (Holanda) eta 1989an hil zen Gmunden-en (Austrian). XX. mendeko bigarren zatiko idazle eraginkorrenetakoa izan da austriar idazlea alemanaren kultura-eremuan, eta hortik haraindi ere izan du eragina (batez ere Frantzian, Italian eta Espainian, gutxiago mundu anglosaxoian). Orain aurkezten dugun itzulpena, lehena euskaraz, heldutasuneko lan batena da, Der Untergeher (1983).

Bibliographic information