Zalakain abenturazalea: Martin Zalakain Urbiakoaren ibilien eta fortunen historia

Front Cover
Alberdania, 2006 - Fiction - 229 pages
0 Reviews
Barojarren sorterria da, Euskal Herria, Urbiako Martin Zalakainen abenturen gertalekua. Haren bizitzaren berri ematen zaigu eleberrian, jaio zenetik gazterik hil zuten arte. Eleberriaren hasieran, haren haurtzaroko Urbia eta urbiatarren bizitza kontatzen zaigu. Azpimarratzekoa da zenbait pertsonaiaren tipologia maisuki deskribatua ageri dela. XIX. mende erdi aldeko Euskal Herriaren pintura paregabea ere bai baita Zalakain. Hurrena, berriz, Bigarren Karlistaldiaren giroan murgiltzen gaitu, eta ekintzaren bizkortasunak hartzen du orduan eleberriaren gobernua, erraz eta aise irakurtzeko abentura bizi-lasterretan garatua; ez da suspentsea falta, ustekabe eta ibili arriskutsuak nonahi, heroismoa eta pikarokeria nagusi, harik eta heroia hiltzen duten arte.
 

What people are saying - Write a review

We haven't found any reviews in the usual places.

Common terms and phrases

About the author (2006)

Pío Baroja Nessi (Donostia, 1872 – Madril, 1956). Medikuntza ikasi zuen Madrilen eta Valentzian. Zestoan jardun zuen mediku urtebete inguru, baina gero Madrilera joan zen okindegi baten kargu egitera. 98ko belaunaldia osatu zuten idazle taldearekin harremanetan jarri zen, eta errepublikaren aldeko egunkarietan eta gazteria ikonoklastaren aldizkarietan artikuluak idatzi zituen. 1900ean argitaratu zuen lehen lana, Bizi terraltsuak kontakizun liburua. Idazle oparoa izan zen, 75 liburutik gora idatzi zuen, eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Hirunaka sailkatu zituen eleberri garrantzitsuenak. Gaur argitaratzen dugun Zalakain abenturazalea (1909) “Euskal lurra” izeneko eleberri-hirukoan sartua dago, La casa de Aizgorri (1900) eta El mayorazgo de Labraz (1903) lanekin batera. Euskarara ipuin batzuk itzulita daude, Xanti Andiaren kezkak (1911), Altzateko Jaun (1922) eta, sail honetan bertan, Jakintzaren arbola (1911). Wikipedia

Bibliographic information