Zorion perfektua: narrazioa

Front Cover
Alberdania, 2002 - Fiction - 181 pages
Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.
 

What people are saying - Write a review

We haven't found any reviews in the usual places.

Selected pages

Contents

Section 1
7
Section 2
16
Section 3
24
Section 4
35
Section 5
44
Section 6
52
Section 7
62
Section 8
71
Section 10
102
Section 11
134
Section 12
148
Section 13
156
Section 14
168
Section 15
172
Section 16
180
Copyright

Section 9
88

Common terms and phrases

About the author (2002)

(Orio, 1948). Maisu eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu da hainbat urtez. 1970. urtean argitaratu zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; Alberdanian, (2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), eta Zoaz infernura, laztana (2008) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Gogoa zubi (1999) eta Mentura dugun artean (2001) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua. Wikipedia

Bibliographic information