Zortzi kontakizun

Front Cover
Alberdania, 2002 - Fiction - 225 pages
0 Reviews
EUSKADI ITZULPEN SARIA (2003) Desagertutako mundu baten berri ematea, gihorixe izan zen Isaac Bashevis Singer idazle poloniar juduaren eginkizuna. «Zenbaitetan iruditu zait gure herri osoak, biziek bezala baita hilek ere, deitzen didatela justizia egin dezadan, ohiz kanpoko bizitzen eta heriotzen justizia… Baldin garairen batean yiddisha edota yiddish folklorea eta usadioak desagertuko balira, hartara bai, hartara Hitlerrek irabaziko zukeen, ez fisikoki bakarrik, baita espirituz ere. Egia da giza historia ezingo dela inoiz oso-osorik esan, baina historia judua ez da inoiz esango, jende gehiegi baitago konta dezakeena». Horixe ageri da sorta hau osatzen duten ipuin ederretan: yiddishez mintzatzen den (zen) herri bateko istorioak; istorio xelebreak dira batzuk, gogorrak besteak, umoretsuak gehienak. Hementxe daude Singerren kontakizun famatuenetako batzuk, Kafkaren adiskidea eta Yentl, besteak beste. Horiei esker bihurtu da Singer XX. mendeko kontalari hoberenetako bat.
 

What people are saying - Write a review

We haven't found any reviews in the usual places.

Common terms and phrases

Bibliographic information